Hemendik aurrera Derion ere badago Gida Baimena euskaraz ateratzeko aukera. Herriko Mikel autoeskolan hain zuzen ere.
Txorierriko mankomunitatearekin ekimena sinatu du euskararen erabilera sustatzeko gida baimena ateratzeko ikaskuntzan.
Orain dela 15 urte Igorreko Arratia autoeskolan gidabaimena euskaraz atera ahal izateko materiala osatzen hasi zen. Geroztik ekimen hau Euskal Herriko hainbat herritara heldu da, eta aurtengo maiatzaren 26an, aipatutako Derioko autoeskola honek bat egin du ekimen honekin.
Derioko autoeskola honetaz gain, Txorierrin beste bi autoeskolak sinatu dute hitzarmena: Sondikako autoeskola eta Zamudioko Basurto autoeskola.