Mallabia Bizkaian dago, Durangaldean. Baina herri honek harreman gehiago du ondoko Ermua eta Eibarrekin, Durangaldeko beste herriekin baino. Deriotik 40 bat kilometrotara dago. Autopistatik joanez gero, Ermuan irten eta Mallabiarantza jo behar da atzera. Errepidetik joanez gero, Zaldibar pasa eta gero heltzen gara Mallabira.
Mallabiak 1.200 biztanle ditu. Muga egiten du Ermua, Eibar, Markina, Zaldibar, Bolibar eta Berrizekin. Armarridun hainbat etxe daude Mallabian, baita hainbat baseliza ere. Baten bat bisitatzea ere merezi du.
Mendi bueltak egiteko leku zoragarria da Mallabia. Oiz mendira igotzeko hainbat bide irteten dira Mallabitik bertatik, edo bere auzoren batetik. Oiz mendira igo barik ere, paseo eta buelta ederrak egin daitezke Mallabiatik.
Bizitza kulturala ere badu Mallabiak. Nabarmendu behar dira herriko jaiak, abuztuan egiten direnak. Hala ere, ospetsuak dira ere urrian egiten dituzten urriko jaiak.
Non lo egin:
Mañe hotela: http://www.hotelruralmane.com/menu.php
Trabaku Goikoa landetxea: http://www.nekatur.net/trabaku
Non bazkaldu/afaldu:
Eguzki alde jatetxea
Josu Mendizabal jatetxea
Hambre jatetxea
Trabaku Goikoa jatetxea
Hesparru jatetxea
Inguruetan zer egin:
- Mallabiko udala: http://www.mallabia.org/
- Wikipedian: http://eu.wikipedia.org/wiki/Mallabia
- Mallabiari buruzko informazioa Uemaren webgunean: http://www.uema.org/default.cfm?atala=herriak
- Ibilbideak: http://www.mallabia.org/ibilbideak.php
- Drogeteniturri aldizkaria: http://www.euskalbirusa.org/index.php?option=com_docman&task=cat_view&gid=6&Itemid=6
Euskararen herriak ezagutu:
- Aduna
- Gatika
- Leitza
- Mallabia