Zestoa Urola aldean dago, Zumaia eta Azpeitia artean. 3500 biztanle inguru ditu. Deriotik joateko biderik samurrena A8 autopista da. Zumaiako irteeran Azpeitia aldera jo eta segituan sartuko gara Zestoan.
Historia handiko herria da Zestoa eta hori nabarmena da euren kale eta etxeetan. Historiaurretik hasita eta gaur arte. Ekaingo kobazuloak ez daude Zestoan, baina Zestoako herrigunetik oso hurbil daude. Gaur egun, ezin dira bisitatu, baina Ekainberri bai. Bertan kobazuloen erreplika eginda dago eta bisitatzeko aukera egon badago.
Ikustekoa da ere Zestoan Lili izeneko etxe multzoa. Bertako jauregia gotikoa da. Zestoako alde zaharra ere merezi du bisitatxo bat. Eta, azkenik, ez ahaztu Zestoako bainuetxea bisitatzea.
Horrez gain, Zestoa inguruan dauden auzoetan ere bada zerikusia. Merezi du bereziki Aizarna herria ikustea eta bertako plaza. Lasaok ere badu zerikusia, batez ere Azpeitiatik hara doan tren zaharrean bidaiatxo bat eginez gero.
Zestoan jaiak irailean izaten dira, hasieran. Auzo bakoitzak, hala ere, baditu bere jaiak. Aipatzekoa da ere azken aldian Zestoan ikusten den parapente kopurua.
Zestoak herriko seme eta alaba ospetsuak eman ditu: Urtain boxeolaria eta Uztapide bertsolaria adibidez.
Non lo egin:
- Agiña nekazaletxea: http://www.nekatur.net/Alojamientos.aspx?Id=109&lang=eu-ES
- Tolare berri nekazaletxea: http://www.nekatur.net/Alojamientos.aspx?Id=95&lang=eu-ES
- Aranburu landetxea: http://www.nekatur.net/aranburu?lang=eu-ES
- Azketa-errota landetxea: http://www.nekatur.net/azketaerrota?lang=eu-ES
- Kortazar landetxea: http://www.nekatur.net/kortazar?lang=eu-ES
- Arocena hotela: http://www.hotelarocena.com/
- Zestoako bainuetxea: http://www.balneariocestona.com/
Non bazkaldu/afaldu:
Agiña | Aizarna auzoa | *943 74 19 26 |
Agustin | Kale okerra | *943 89 73 31 |
Arocena hotela | San Juan kale, 16 | *943 14 70 40 |
Bedua | Bedua auzoa | 943 86 05 51/ |
Aranburu | Aranburu Baserria 4 - Aizarna | *943 14 80 05 |
Fati | Erdikalea 7 | *943 14 84 64 |
Geltoki | Toribio Altzaga hiribidea 5 | *943 14 77 58 |
Iraeta | Iraeta auzoa | *943 14 70 67 |
Katzaola | Arroa Behekoa | *943 14 76 88 |
Agote | Arroa | *943 14 72 74 |
Lorentxa | Iraeta auzoa 2 | *943 86 71 98 |
Txindurri | Arroa Behekoa | *943 14 70 16 |
Zestoako bainuetxea | San Juan Bidea, 30 | *943 14 71 40 |
Polleria Beko Etxe | Bekoetxe etxea - Iraeta | * |
Txomin | San Isidro 6 - Arroa Behea | * |
Inguruetan zer egin:
- Urola turismoa: http://www.urolaturismo.net/index2.php?Leng=1
Informazio gehiago:
- Zestoako udala: http://www.zestoa.net/
- Zestoa wikipedian: http://eu.wikipedia.org/wiki/Zestoa
- Zestoari buruzko bitxikeriak: http://www.zestoa.net/bitxikeriak_lekuak.php
- Zestoari buruzko informazioa Hitzan: http://zestoa.hitza.info/
- Ibilbideak Zestoan: http://www.zestoa.net/ibilbideak.php
- Zestoarren euskara: http://www.zestoa.net/images/Zestoarrenerretolika.pdf
- Aizarnari buruzko webgunea: http://www.aizarna.com/
Euskararen herriak ezagutu:
- Aduna
- Gatika
- Leitza
- Mallabia