Urdiainek 700 bat biztanle ditu eta Altsasutik gertu dago. Muga egiten du Iturmendirekin, Altsasurekin eta Ataunekin. Aralar eta Urbasa erdian kokatuta dago Urdiain. Deriotik joateko A68 autopista hartu behar da Altuberaino, handik segi Gasteizera eta han Iruñeako bidea hartu. Altsasu pasa eta hurrengo herria da Urdiain.
Urdiainek merezi du bisitatxo bat egitea. Baina batez ere merezi du bere ingurune naturala. Urdiain eta Altsasu artean San Pedro baseliza dago, harizti eder baten erdian. Garai batean gune horretan egiten ziren Egin egunkariaren aldeko jaiak urterik urtera. Horrez gain, hortxe bertan izan zen koroatua Nafarroako lehen erregea, Gartzia Ximenez. Handik gertu ere, Sarabe izeneko harana dago eta bertan Aitziber izeneko beste baseliza bat.
Esan dugun moduan, Urdiainen inguruak zoragarriak dira. Bertatik bertara dago Aralar zein Urbasa, Urbasa zein Aralar, zein baino zein gozagarriago. Ibilbide ederrak eta paisaia zoragarriak daude mendi bazter hauetan.
Bestelakoak ere badaude Urdiainen. Aipatzekoak dira Urdiaingo igerilekuak, udako beroari aurre egiteko ezinbestekoak. Herriko jaiak ere gozatzeko modukoak dira. Uztailean egiten dira, San Ferminen aurretik.
Urtezahar gauean ere ohitura bitxia dute Urdiainen. Afal ostean urdaindarrak batzen dira apaizaren etxean koplak abesten. Ondoren, herriko bi gazte iturrira joaten dira eta ura hartzen dute. Apaizari eman ostean, herritarren artean banatzen da ur berria.
Tour garaian gaudenez, aipatu behar da Urdiainek azken urteotan hiru txirrindulari profesional eman dituela: Iker Flores, Igor Flores eta Pablo Urtasun.
Non lo egin
Non bazkaldu/afaldu
Inguruetan zer egin
- Sakanari buruzko turismo bulegoa: http://www.sakanaturismo.com/
Informazio gehiago:
- Urdiain wikipedian: http://eu.wikipedia.org/wiki/Urdiain
- Urdiaini buruzko informazioa Guaixe aldizkarian: http://www.guaixe.net/Albisteak.asp?IdHerria=4&Tipo=Todas
- Aitziber elkartea: http://www.aitziber.com/
- Makropoligonoaren aurkako batzarra: http://www.aldorinternet.net/Urdiain/
Euskararen herriak ezagutu:
- Aduna
- Gatika
- Leitza
- Mallabia