Derion ezin dira umeak euskaraz erregistratu

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2010ko urr. 5a, 00:00

Laster aita/ama izango zara? Badakizu haurra jaiotakoan egin beharreko lehenengo tramite administratiboa haurra erregistratzea dela? Badakizu haurra jaio den herrian edo gurasoen bizitokian bakarrik erregistratu ahal izango duzula? Badakizu Derion ez  dagoela haurrak euskaraz erregistratzeko aukera? Zilegi da hori, XXI. mendean?

Usurbilen hiru gurasok eskaera egin dute haurra euskaraz erregistratzeko, eta horrek soka luzea ekarri du prentsan: Berrian, Garan, Diario Vascon...



Behatokiak eta UEMAk dei egin diete gurasoei bake epaitegietan eta erregistro zibiletan haurrak euskaraz erregistratzeko eskaerak egiteko, euskarazko aukera lehenbailehen jar dezaten lortzeko.

Beraz, guraso izango bazara, eskaera ahalik eta lasterren jartzea komeni zaizu; hau da, haurra jaio baino lehen. Horretarako, jarri harremanetan Behatokiarekin (902194332) edo UEMArekin (943260372).

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).