"Txapas" tabernan Jon Ander Rolak eman dio aurten hasiera "Derioztarrak 5 kontinenteetan" hitzaldi sortari. Berari esker Vietnam-era hurbildu gara. Bere historian zehar munduko 4 potentzi militar handiei egin ei die aurre, Txina, Japonia, Frantzia eta Estatu Batuak, eta gai izan da denak kanporatzeko. Ekonomia suspertzea eta bizi maila hobetzea gehiago kostatu zaie, baina bidean ei daude.
Sarrera historikoaren ondoan kontrasteaz berga egin digu. Ez gure inguruagaz bakarrik, Thailandiatik joan zen bera eta biak asiarrak izan arren guztiz ezberdinak direla azaldu digu.
Bidaia iparraldetik hasi zuen, Hanoi-n, autobusez hegoalderantz joan zen, Ho-ChiMinh hirian (garai bateko Saigon) amaitu arte. Vietnam-en ere kontrasteak daudela dio, iparraldea nekazariagoa, lasaiagoa, ziurragoa, lapurketen beldurrik ez dago. Hegoaldean hiri handiagoak dira eta "gure" ohituren antza gehiago ei dute.
Bidean badago zer ikusi. Esate baterako Ha-Long badiako harritzar ezagunak, dragoiak ei direnak. Hue hiri inperiala, hainbeste gerra ostean gelditzen diren monumentu bakarrenetarikoak. Ezagunak egiten zaizkigun Mekong eta beste ibaietako txalupak. Arroza eta barazkien landa itzelak... Eta bereziki jendea, atseginak, langileak, bizikleta eta motorretan edozein gauza eramateko gai direnak.
Azken gerrako memoria bizirik dago. Ikusgarriak dira Saigonetik 30 kilometrotara Vietcong-ek lur azpian zituen leku ezkutuak. Eskerrak txikiak diren zeren argazkietan erakusten digunez bertan sartzea ez da batere erreza.
Vietnam, aurrera doan herri indartsua, Asiako tigre berria ei dena.