Barikua da eta Trippy taberna beterik dago, denak adi-adi. Eneritz, Nerea, Oihana eta Oihane udan Boisera, AEBeko lekurik "euskaldunena"ra egindako bidaia daude azaltzen. Ikusleen artean bertan egondako asko dagoz.
Kontatu digutenez bidaia prestakuntza luzean hasi zen. Gero aireportuen gora-beherak etorri ziren. Heldu ziren azkenean San Francisco-ra. Denbora gitxi egin arren hiriko leku garrantzitsuenak ezagutarazi dizkigute. Dena ei da pelikuletan bezala, bazkaltzeko hotdog-ak eta kafe txarra ere. Helmugara, Boise-ra be, heldu ziren. Ondo azaldu digute Basque-n kalea, euskal-etxea eta inguruak, bertan dauden amerikar-euskaldun hauen ilusioa ... eta "jaialdi 2010"ko eremu itxia. Edatekoa be itxia.
Egunero "Taberna ibiltaria"ren eta gure nesken doinu eta kantak, dantza, jaia, parranda... eta beroa, bero handia. Asteburuan herritik kanpoko landa baten jarraitu zuen jaialdiak, "Carro campo†politen artean. Urtu behar beroz baina poz-pozik.
Ez ei zuten denbora askorik izan "jaialdi"tik kanpo turismoa egiteko baina arean bai, kanoiak, futbola amerikarraren estadioa...
Zeozer argi geratu bada ondo pasatu zutela da eta Boise-ko "Jaialdi 2010" ko antolatzaileak be pozik geldituko zirela gure bidaiariak sortutako giroagatik.