Euskarazko produktuen katalagoa kalean da

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2010ko abe. 3a, 00:00

Haurrek eta gaztetxoek euskaraz jolasteko, ikasteko, irakurtzeko eta gozatzeko aukera izan dezaten euskarazko produktuen katalogoaren 240.000 ale banatuko dira aurten herriz herri.

Euskarazko produktuen katalogoak 12 urteko ibilbidea osatu du dagoeneko. Nafarroako udal gutxi batzuek abiatu zuten ekimena eta 135 toki-entitate dira gaur egun parte hartzen dutenak, 200 udaletik gora guztira.

"Euskal Herriko lurralde eta ezaugarri oso ezberdineko hainbat herritako udalok bat egin dugu euskarazko produktuak sustatzeko ekimen honetan: handiak nahiz txikiak; euskaldun kopuru altuko nahiz baxukoak; kostaldekoak, erriberakoak, errioxakoak edo mendialdekoak… Guztiok ere argi ikusi dugu euskarazko produktuak erdaren itsasoan nabarmendu behar direla, eta egon badagoen hori erdarazko produktuen itzaletik argitara ekarri behar dela" irakurri dugu katalogoaren hitzaurrean.

Euskarazko produktuen katalogoa


Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).