Tximintxek 8 urte egingo ditu aurki. 8 urte hauetan gauza asko egin ditugu, batzuk ondo, beste batzuk ez hain ondo eta beste batzuk ere txarto. Horrelakoa baita bizitza.
Egin asko egin dugu, baina eragin ote dugu? Susmoak egon badaude, badakigu-edo arlo batzuetan eragin dugula eta emaitzak lortu. Baina normalean oso zaila izaten da horiek kuantifikatzea edo horiek ikustea.
Gaurkoan, ordea, eragitearen adibidea ekarri gura dugu hona. Gabonen inguruan Derion hainbat emanaldi eta ekitaldia egin eta egiten ari dira. Eta horietako asko antzerkigintzari lotuak (Kukuke antzerki eskola, Olentzero eta edabe magikoak antzezlana, Zirika zirkusen emanaldia, Kiki, Koko eta Moko pailazoak, ...). Eta umeei begirakoak. Eta denak euskaraz.
Eta orain dela 8 urte? Ba, ez zen horrela. Horrek ez du esan gure meritua osoa gurea denik, inondik inora. Gainera, guk ez dugu nahi dominarik. Baina hala da eta Tximintx esistituko ez balitz, ez dakigu horrela izango zen.
Beste arlo batzuetan ere eragin dugu, baina horiek beste kontu batzuk dira eta beste batean aipatu beharrekoak.