2011 gogotsu hasi dugu Tximintxen beste behin ere. Oraingo honetan Ahotsak izeneko programa jarri dugu martxan Derion eta Sondikan, Badihardugu euskara elkartearekin lankidetzan jarri ere.
Ahotsak-en bidez, gure asmoa da Derio eta Sondikako 15 pertsona elkarrizketatzea bideo bidez. Lehen bi grabaketak egin ditugu (bata Derion eta bestea Sondikan). Oraindik goiz da, baina urtea amaitu aurretik, sarean egongo dira ikusgai egindako elkarrizketak. Eta honi lotutako beste bi proiektu ere.