Ama hizkuntzaren nazioarteko eguna Derion

Erabiltzailearen aurpegia tximintx

Otsailaren 21ean Ama hizkuntzaren nazioarteko eguna da. Eta Derion ere ospatuko dugu, Gurea aretoan.

Juan Luis Goikoetxeak aurkeztu du ekitaldia eta hiru taldek hartuko dute parte:

-YNARHU taldea, guaraniar eta latinoamerikar musika.
-BOHUIA taldea, gaur egungo berebere musika.
-KHERAU taldea, euskal musika.

Gurea aretoan izango da kontzertua, arrastiko 20:30tan. Sarrerak 5 euro balio du, eta aterako den dirua Baserri Antzokiaren fundazioari emango zaio.