2006an egindakoak

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2007ko urt. 15a, 20:10
2006an Tximintxek hainbat gauza egin ditu. Urte berria hasi berri den honetan ez dator txarto gogoratzea urtean zehar egindakoak. Horra hor: - Komunikazioa: pauso ikaragarriak eman ditugu urte baten web 2.0aren mundu honetan: bloga zabaldu, wikipediara salto egin, flickr-en kontua, bildu, tagzania, ... - Kulturgintza: kulturgintzaren barruan Tximintx eguenak dira garrantzitsuenak: * Urtarrila: Unai Busturia "Numenak, komiki baten sorkuntza" * Otsaila: Jon Urraza "Bob, nor da Bob?" * Martxoa: Ainhoa Irazu "Gu andreok" * Maiatza: Derioko jaien barruan, Sorkun eta Piztiak. * Ekaina: Aek eguna baino astearen barruan, mahai-ingurua: Jokin Azkue eta Xabier Isasi. * Urria: Gorringo "Antonino Apreta". * Azaroa: txarriboda bertso bazkaria: Oihana Bartra, Gorka Lazkano, Gorka Ostolatza. Horrez gain, tradizioari lotuta, Kanpora martxo eta Olentzaro ere ospatu izan dugu. Bizkaiko Bertsolari Txapelketara ere joan gara Tximintxeko 23 kide. Ikastaro bat ere jarri genuen martxan: Kantuz. Horrez gain, Ibilaldira, Araba euskaraz-era, Kilometroak-era eta Nafarroa Oinez-era joateko autobusak ere antolatu genituen. - Berbalaguna: 2005eko irailean jarri genuen martxan Berbalaguna Derion. Urte osoan zehar 35 bat pertsona ibili dira Berbalagunen astero biltzen. Horrez gain, apirilean Derioko lehen berbalagun eguna ospatu genuen. Bazkaria egin genuen Aldekone jatetxean 20 berbalagunekin. Bazkarian ere bi bertsolari egon ziren: Asier Legarreta eta Miren Ibarluzea. Baina gauza gehiago egin ditugu berbalagunekin. Hilero kultur agenda banatu diegu berbalagunei, baita herrian eskegi ere. Horrez gain, zozketa bat ere egin dugu berbalagunekin eta 2006ko agenda bana oparitu ere. Amaitzeko, ekaina partean Deustuko Natalia Lopezek zenbait berlagunei elkarrizketa egin zien. Horien fruitu da geroago argitaratutako azterketa. - Totoan: Tximintx Totoan-eko kidea da eta gure bi kidek hartzen dute parte bertako Zuzendaritza Batzordean. Orain arte Totoaneko lan nagusia Aikor argitaratzea izan da. Hemendik aurrera, ordea, Txorierriko euskara elkarteen arteko koordinazio gune ere izan nahi du. Tximintx-ek Totoan-en 2006an hiru zereginetan hartu du parte: Aikor jaiaren antolakuntzan, Aikorren idatziz Bestorrene kolektiboaren bidez eta AEK eguna baino astea kultur astearen antolakuntzan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).