30 bat pertsona bildu ginen Santi Mamira. Orain arte, Errekalden egiten genuen, baina aterpearen kontuagatik aldatzea erabaki genuen.
Giroa ederra izan zen, txorizoak eta saiheskia, txakolina (garratza, eh!!) eta ardao baltza. Kokakola ere egon zen. Umeak pinponera olgetan eta nagusiak berbetan. Tximintxeko bazkideen topagune xumea izan nahi du egun honek eta bere helburua bete du, ziur gaude.
Datorren urtean gehiago.