Betiko legez aurten ere Korrikak kanta eder bat dauka mezua zabaltzeko, izenburuak berak dioen moduan "Heldu Korrikari!". Kanta hau Niko Etxart Zuberotarrak egin du beste hainbat kantariren kolaborazioarekin: Amaren alabak, El drogas (Barricada), Iñaki Ortiz (Betagarri), Jon Gurrutxaga (Arima beltza), Joseba Gotzon (Loiun bizi den kantautorea), Xabalt, Dominic Earl eta Kold Etxebarria eta Bruno Hollemaert (Oezke).
Baina aurten Korrikak opari bikaina jaso du, Pirritx eta Porrotx pailazoek Korrika txikietarako kanta polit bat egin dutelako: "Txis pun! Korrika!" Kanta hau atzo, primizia mundialean, Zamudioko kiroldegian entzun ahal izan zuten bertan egon ziren Txorierriko eskoletako umeek.
Informazio gehiago: www.korrika.org