Lizarrara bidaia (maiatzak 2)

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2009ko mai. 11a, 00:00

Larunbat goizean Urbasara igo gintuen Harkaitzek (txoferrak) bere autobusean. “Pilatosen balkoitik” Urederrara jaitsi ginen oinez. Euskal Herriak “margolari batek bere paletan dituen beste berde” dauzkala ikasi genuen han. “Urederra” erreka zergatik deitzen den horrela? Bada, argazkiak ikusi eta hortxe erantzuna. Ibilalditxoaren ostean, Bakedanoko “Urederra” jatetxean jan genuen guztiok batera. Bazkalostean, autobusean, bazkideentzako sorpresa! Bazkide txartel berriak!!! Gure “panpintxoa” lo etorri zen autobusean, baina Irantzura heldu orduko izartu zen. Non dagoz zaldiak, Gontzal? Gauean batzuk nekatuta zeudenez ohera joan ziren zuzenean, baia beste batzuk oraindik martxarako gogo zuten. Hor daude futbolzale sutsuak Althetic ikusten. Lizarran egonda ezin zen Larrain dantza falta! Goizaldeko ordu txikitan, etxera joan aurretik, Larrain dantza dantzatu geneuen lizarrakoekin batera.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).