Aste honetan bertan Kukuke antzerki eskolak bere lehen pausoak eman ditu. Derioko hainbat ume hasi dira antzerkiaren munduan lehen pausoak ematen.
Momentuz bi talde sortu dira. Lehenengoa martitzenetan batzen da Larrabarrin arrastiko 16:30tatik 18:00tara. Talde hau 6-7 urteko umeez osatua dago. Bigarren taldea, berriz, eguaztenetan batzen da 18:00tatik 19:30tara. Talde hau 9-11 urteko umeez osatua dago.
Bizitza luzea antzerki eskolari.