Euskarians: euskal kirolarien kromo bilduma

Kontseiluak 6-11 urteko haurrei begirako kromo bilduma bat sortu du, EUSKARIANS izenekoa. Lehen aldiz Euskal Herri osoan euskal kirolariak biltzen dituen kromo bilduma hedatu du D ereduko lehen hezkuntzako haurren artean.

Bildumak estereotipoak saihestu eta balore batzuk transmititu nahi izan ditu. Generoaren, herrialdeen eta kirolen arteko oreka zaintzeaz gain haurrak jolasa euskaraz egitera deitzen ditu bilduma honek.


www.euskarians.net helbidean informazio zabalagoa lor dezakezue.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).