Domeka honetan Bilbotik Txorierrira joan ginen. Txorierriko eta Bilboko euskara elkarteek antolatua, ibilaldi ederra egin genuen. Burdinazko gerrikoari buruzko azalpen dotoreak jaso genituen, eta bazkarri ederra egin Zortzi jatetxean. Eta, amaitzeko, Joseba Tapiaren kontzertua. Egun biribila izan genuen. Hona hemen argazki batzuk (hurrengo egunetan gehaigo igoko ditugu).