Lehenago Lezaman Leonardo Da Vinci-ren codex-etan agertzen diren tramankulu harrigarriak ezagutu ditugua, bere garaian ederto kokatuta Jose Ramon Etxebarriaren eskutik.
Geroago Zamudion Jon Legarretagaz hobeto ezagutu ditugu gure zerua, planetak...
Derio eta Tximintxen txanda izan da orain. Azaroak 26, astelehena, aspaldiko partez eguraldi ederra, ezin hobea San Kristobal elizaren atzean egoteko.
Arratsaldeko 6etan, iluntzeagaz batera, lehen umeak etorri dira. Beraientzat prestatutako materiala gogoz margotu, itsatsi, mozten... ibili dira. Nagusitxoenak, Zamudioko eskoletatik etorriak asko, zerura adi ibili dira izarrak identifikatzen. Hartza, polarra, casiopea...
8etarako Jon Legarretak prest izan du bere teleskopioa eta gaurko plana betetzen joan gara. Jupiter eta bere sateliteak ikustea (4 lortu dugu ikustea)eta geroago ilargiaren kraterrak begiratzea. Azken honek harridura berba bat baino gehiago sortu arazi du. Hain paraje ikusten zen!.
Ez dugu denbora larregirik begiratzeko astirik izan zeren une baten 50 lagunetik gora elkartu gara gau ederrean, eta denok izan dugunez aukera ikusteko...
Ea aste honek balio izan digun alde batetik konturatzeko zientzia ere posible dogula euskaraz bizitzea eta Jonek dion bezala ia Txorierritarren artean astronomiaren zaletasuna zabaltzeko balio izan duen.