Aikor aldizkariko Aikorrizketan atala, Juan Luis Goikoetxeak idatzitakoa.
î ºEgun on Txori!
î ºHalan ekarri Luki. Zelan gara?
î ºPoz-pozik neskato!
î ºZelan, ba, mutil?
î ºEnergia eta adorea dakardaz gaur.
î ºCola-cao armozau dok ala?
î ºEzta! Andreak emon jaustana mosua. Txorierri bera be beste begi batzukaz ikusten jonat.
î ºHandia dok, ba, Luki!
î ºBeitu, Txori, KATEAko kateari tira egin eta Larrabetzuko Otatza baserriko akarra lotu ezkero, ipini dona Txorierriren hasierea eta amaierea.
î ºIa, Luki, Katean hasten dala dinok? Baie, KATEA Erandío dok-eta!
î ºEgia biribila Txori! Ba, Katea amaitzen dan puntutik hasirik da Txorierri, orduan.
î ºArgitu egik, behingoz, Luki Txorierri non hasten dan!
î ºHara! Hartu egin autoa Txori Erandioko Landan; atoan Asua topauko dona bide hegaleko kartelean; Erandio gero; Asua ostean; Sondika hurrengo kartelean, jakina, Loiu ezkerrean lagata; Loiuko kartela Larrondon; segiduan Derio, eskuinean Zamudio dala, eta holan.
î ºOndo Luki, baina, esate baterako, zein baserritan hasten dok Zamudio Sondikatik Lezamarantz etorririk?
î ºZamudio hasten dona Ugeldune –Ugaldeguren hortik hartua dok- Dítxine eta Bástine baserrietan, eta amaitu Luberta – Lubarrieta-, Olotze eta Olaminagan Halan dino Gabriel Zaldunak.
Gero, Lezama. Kurtzeko ermitan hasi eta Bidegane baserriraino, Fernando Bolukok dinoanez.
î ºEta azkenik, Luki, Larrabetzu!
î ºBai Txori! Sasiene baserria daukagu eskuinean, hor hasten da herria, ibili aurrera eta uria –ze, Txori, Larrabetzu herria zuringoa dona eta uria gorringoa-, ba, uri hori abadearen etxean hasten dona, edo Errebale 22an. Halan dino bizar eta guzti ederto baten Juan Albertok.
î ºDeskantzeik Luki, ondo kostau jak Otatzako akarra KATEAko kateagaz kateatutea!
î ºBihar argiago ibilteko, andreari mosu bat ez dala nahiko eta bi eskatuko deutsadaz Txori.