Gidabaimena euskaraz Derion ere

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2010ko eka. 9a, 00:00

Hemendik aurrera Derion ere badago Gida Baimena euskaraz ateratzeko aukera. Herriko Mikel autoeskolan hain zuzen ere. 


Txorierriko mankomunitatearekin ekimena sinatu du euskararen erabilera sustatzeko gida baimena ateratzeko ikaskuntzan.

Orain dela 15 urte Igorreko Arratia autoeskolan gidabaimena euskaraz atera ahal izateko materiala osatzen hasi zen. Geroztik ekimen hau Euskal Herriko hainbat herritara heldu da, eta aurtengo maiatzaren 26an, aipatutako Derioko autoeskola honek bat egin du ekimen honekin.

Derioko autoeskola honetaz gain, Txorierrin beste bi autoeskolak sinatu dute hitzarmena: Sondikako autoeskola eta Zamudioko Basurto autoeskola.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).