Urrian hasiera emango zaio Bizkaiko Bertsolarien Txapelketari, eta Ortzi Garitano derioztarrak bertan hartuko du parte. Bertsolaria hirugarren lotu zen Uribe Butroeko finalean, eta Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela eskuratu ez bazuen ere, puntuazioaren arabera lortu du sailkatzea.
Garitanok sei urte eman ditu taulara igo barik eta, azaldu duen moduan, oso pozik dago Uribe Butroeko Txapelketan egindako lanarekin. Hala ere, jakin badaki Bizkaiko Txapelketa gogorragoa izango dela. “Parte-hartzaileak gogoz aritzen dira eta ondorioz, maila eta exijentzia igo egiten dira. Nik ere gogoz prestatuko dut nire burua, eta ahalik eta ondoen egiten saiatuko naiz”.
Azken Aikorren ere elkarrizketa egin diote.