Asteburu honetan eta hurrengoan Derioko Gure señeak elkarteak bere burua aurkeztuko du. Gaixotasun arraroak dituzten Derioko 8 familiek osatzen dute elkartea, beste hainbat boluntarioekin batera.
Asteburu honetan kirol maratoia izango da: herri lasterketak, areto futbola, bizikleta martxak, xakea, mendi ibilaldiak eta abar. Domekan, horrez gain, indaba jana egongo da, Taberna Ibiltariak animatuta.
Bigarren txanda potoloa asteaazkenean izango da. Pirritx eta Porrotx datoz Deriora, Irrien lagunak izeneko emanaldiarekin. 6 eurotan daude sarrerak, Sollube plazan.
Eta bigarren asteburuan, kultur maratoia: herriko taldeen kontzertuak, umeentzako antzerki emanaldia (Anne Monna, Oskola eta Karramarroi), The Uskis taldearen kontzertua, bertsolariak, pailazoak, ... Eta horien artean, Kukuke antzerki eskolako emanaldia, zapatuan, arrastiko 6etan.
Kultur maratoi euskaldun honetan parte hartzera animatu nahi zaitugu. Jagon deiguzen gure señeak.