D5K. Dolomitak

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2010ko urr. 26a, 01:00

Dolomitak blogerak

Derion, udal euskaltegian Eider Palmouk eta Txerra Rodriguezek Dolomitetara hurreratu gintuzten. Eurek esan zutenaren arabera, Dolomitak zerua josi nahin duten orratzak.

Hego Tirolera hurreratu ginen beraz. Bertako ekonomia, hizkuntza eta ohiturak, Alemaniako eta Italiako kultura nahas-masean.

Dolomitetan zer egin daitekeen izan zen hurrengoa. Turismoa egin daiteke (Trento, Bozen, Meran edo Verona bisitatuz), gazteluak eta termak bisitatu, eskalada egin daiteke, bizikletan ibili, motoan ibili edo gura beste mendi ibilaldi eta eskalada.

Baina Dolomitak batez ere mendiak dira. Bertako aterpeak zelakoak diren azaldu ziguten, bideak zelan duten markatuta, mendietan dagoen masifikazioa, eski pistak eta teleferikoak, via ferratak, eskaladak, Bertanko dolomitak eta abar.

Ideia batekin amaitu zuten: bertan dena da handia. Mendiak, garagardoak, mazustak, margaritak, ... eta horrek txiki egiten zaitu, zure harrotasuna murrizten du eta zeure neurriaren jabe eginarazten dizu.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).