Domekan 570 lagun batu ziren Igorreko kiroldegian. Han giro beroa izan zen nagusi, izan ere, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa egin zen. Saioa Miren Amurizak irabazi zuen. Ortzi Garitano Derioko Bertsolariak ere hartu zuen parte kanporaketan. Derioztarra bosgarrena lotu zen.
Garitanok puntuazioaren arabera badu finalaurrekoetara joateko aukera. Hori datorren domekan jakingo da azken kanporaketa izan ondoren.