Espero genuen bezala, Gurea Aretoan izan dugun giroa ezin hobea izan da. Kirolariek eta kazetariak, alai, berritsu, euskararen inguruan berba egin digute eta honen eragina kiroletan. Ikasleek, berriz, galderak egiteko aukera izan dute, baina ez gure genuke bezain beste. Berandu egin zaigu eta eta kirolariek bazkaltzera joan behar izan dute.
Hizlarien artean bazeuden euskaraz berba egiteko jariotasunik ez zeukatenak eta hala eta guztiz ere, euskaraz egin dute. Beldurra edota lotsa alde batera utzi eta geure hizkuntzan mintzatu dira. Horrela izan beharko zen geure eguneroko bizitzan, baina zoritxarrez ez da. Beraz, gure esku dago aldaketa! Eurek egin badute, zuek zergatik ez? Hori da bidea!