Literaturian Kukuke

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2011ko eka. 7a, 00:00

Asteburu honetan izango da Larrabetzun euskal literatura ardatz duen Literaturia azoka. Euskarazko liburuak aurkeztuko dira bertan, euskarazko literaturarenak.

Horrez gain, kultur egitarau oparoa dago Literaturian bertan. Eta kultur egitarau horren erdian, zapatuan, ekainak 4, Anguleri aurrean Kukuke antzerki eskolak bi antzezlan aurkeztuko ditu: "Ortzadarra" eta "Basoan galdutako neskak".



Badakizue erduze Literaturiara!

Literaturiaren kultur egitaraua:

Ekainaren 3an

11:00etatik aurrera liburu berrien aurkezpenak. Literaturian beste inon baino lehen. Argitaletxeetako arduradunak eta idazleak bertan izango dira.

Zamaontzia. Iñigo Aranbarri. Susa.
Finantza kapitalismoa 1. Mundu globala  2. Euskal Herrirako irtenbide ekonomiko eta soziala Joseba Tobar-Arbulu. Utriusque Vascoanie
Itsaso kontra bat. Karmel Igartuaren poema liburu postumoa. Pamiela

20:00: Harrera ekitaldia. Kukubiltxo antzerki taldea. Anguleri aurrean

23:00 Ruper Ordorika Anguleri aurrean.

00:00etan: Hudaltzainak. Hori Baien.

Ekainaren 4an

10:00-11:30: LITERATURA ESKOLA. Euskal Herriko irakurle taldeen esku.
Arduraduna: 111 akademia.
Irakurzaletasunaren transmisioa: noiz eta nola? Angulerin

Honako irakurle taldeetako ordezkariek hartuko dute parte:

  • − Donostia
  • − Basauri
  • − Meatzaldea
  • − Larrabetzu
  • − Leioa
  • − Iurreta
  • − Segura

11:30etatik aurrera liburu berrien aurkezpenak. Literaturian beste inon baino lehen. Argitaletxeetako arduradunak eta idazleak bertan izango dira. Plazan

11:30 Banskit. Goizalde Landabaso Txalaparta
12:00 Decameron. Hamar Ipuin. Igela.

12:30 Zer barkaturik ez. Alberto Ladron Arana. Elkar
13:00 Iza ote iza. Xabier Soubelet. Maiatz
LITERATURIATXUA:
12:00  trikititxa kalez kale

12:00- 15:00: Liburuen aurkezpenak. Angulerin.

LITERATURIATXUA 13:00: Ipuin kontalari ibiltaria eta ilustrazio tailerra. Plazan.

15:00: Bazkaria. GURPIDE eta TXINPASMENDI guraso elkarteek antolatuta. . Eskoletan.

LITERATURIATXUA 18:00etan: Kukuke antzerki eskolaren bi antzezlan: Ortzadarra eta Basoan galdutako neskak. Anguleri aurrean

20:00etan: “Erle Irakurlearen Saioa“. Erlea-4 aldizkariaren aurkezpena Bernardo Atxaga eta hainbat partaide. Plazan

23:00etan: Anari + Mursego+ Napoka Iria
Jon Miner eta Intxixu Lotien banda gaztetxean

Ondoren: Bi hitz Beats&Bits ikusentzunezkoak, hitzak, letrak, musika, bideojockeyak, sare sozialetako mezuak…. eta zu!

Ekainaren 5ean

10:00-11:30: Mahai-ingurua: Antzerkiak badu irakurlerik? Angulerin

  • Mikel Martinez
  • Xabier Mendiguren Elizegi
  • Borja Relaño
  • Alaitz Olaizola

Antolatzaileak: Literaturia eta EHAZE

12:00- 15:00: Liburuen aurkezpenak. Angulerin.

15:00: Bazkaria. GURPIDEk eta Txinpasmendi guraso elkarteak antolatuta. Eskoletan.

Bazkalostean: Bertso-trama literarioa.
Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga.
Tramagilea: Josu Goikoetxea

18:30 Mikel Martinezen ipuin kontaketa: Izarretako Bitakora. 238. bidaia: denboraren korapiloak ipuina. Hori Baien

19:00etan: Hura ez da lekua. Poesia, pintura, musika eta antzerkia. Hori Baien

20:00: Poesia errezitaldiak Hori Bai gaztetxean.

  • Miren Agur Meabe
  • Jon Benito
  • Paddy Rekalde
  • Asier Serrano
  • Antonio Casado de Rocha

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).