Laugarrenean berriro aldaketa, Txepetxa-AEK euskaltegian, izotzetik leku beroagoetara pasatu gara, 50º inguru Imanol Goienagak eta Asier Bidaurrazagak kontatu digutenez. Denon ahotan dabilen Iran izan da orain jomuga. Beroaz aparte badago zer ikusi eta zer ikasi.
Ikusteko, Zaratrustrak zapaldu zituen lekuak, Persepolis herri famatuko harriak, Mezkita ikusgarriak Shiraz edo Isfahan bezalako herrietan. Eta ikasteko..., autobusa gelditu barik gidaria zelan aldatu, esate baterako.
Baina denen gainetik gauza bat azpimarratu digute, bertako jendea, persiarrak, oso atseginak eta guztiz fidagarriak dira. Bisitatzeko moduko herria.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).