Azaroaren 16an mendi ibilalditxoa egingo dugu berbalagunok

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2008ko aza. 12a, 00:00

Datorren domekan, hilak 16, mendi ibilalditxo bat egingo dugu Txorierriko berbalagunok. Lehen ibilaldi honetan Erandio-Goikoatik Loiura joango gara ermitarik ermita.

Goizeko 9:00etan Erandio Goikoako eliza aurrean elkartuko gara eta ermitarik ermita Martiartuko dorreraino joango gara. Handik Andramari iturritik gora joango gara Akarlandaraino eta amaitzeko Loiuraino bajatuko gara.


3-4 orduko ibilalditxoa izango da, baina gura duenak erdia bakarrik egin dezake.


Esan lagunei, zein familiari eta ANIMATU! Baldintza bakarra euskaraz berba egitea da.



Txorierri ermitaz ermita (1 Erandio-Loiu) map