ATOTZ GOIKOETXEA: New York
Ostegunean Udal Euskaltegian tokatzen zen hitzaldia. Espazio faltagatik Udaletxeko bilkura aretoan egin genuen azkenean, Udal Euskaltegitik 5 metrotara. 20:00etan, aretoa lepo zegoen eta Atotz bere berbalditxoa emateko prest.
Ez da erraza hain hiri handia eta nahasia ordu betean deskribatzea, baia Atotzek erradiografia primeran egin zion. Auzoak deskribatuz hasi zen: Manhattan, Brooklyn, Queens, Bronx eta Staten Island. Bakoitzak bere izaera berezia du.
Manhttan da ezagunena: “Central Park†parke famatua (New Yorken “birikiaâ€), finantzen gunea, etxeorratz izugarriak, Empire State ,“0 guneaâ€, Chinatown, Guggenheim museoa, … Denetik dago auzo honetan. Brooklyn auzorik populatuena da, 2.472.523 biztanle dauzka 182,9 kilometro koadroko azaleran! Bronx berriz, auzorik arriskutsuena da; banden arteko borrokak oso ohikoak dira, taxi hori ezagunak ez omen dira auzo horretan sartzen eta turistei autobusetik ez jaisteko aholkua ematen die gidak, nahiz poliziaz eskoltatuta joan. Pentsa, polizia bera ere goizez baino ez da sartzen Bronx auzoan! Hala ere, gure bidaiari ausarta autobusetik jaitsi zen, graffittiei argazkiak ateratzeko, han graffittiak ikusgarriak baitira, benetako artelanak.
Hain berezia den hirian, denetariko biztanleak bizi dira, arraza eta kultura guztietako jendea: zuriak, beltzak, latinoak, txinatarrak, juduak, kristauak, budistak, argalak gutxi eta lodi ugari, famatuak leku guztietan, fidantza andre-gizonak alde batetik bestera korrika, … Zelako nahaste-borrastea eta zelako estresa!
Turista gisa ikustea merezi duen hiria da New York, baina bizitzeko ez omen da batere gomendagarria, batez ere, mendia etxe alboan ikustera ohituta gauden euskaldunontzat.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).