Urriaren 25ean, Bilboko eta Txorierriko euskara elkarteok batera bisita egingo dugu "burdinazko gerrikoa" jantzita.
Irteera goizeko 9:30tan izango da, Santutxun, Basarrateko metro geltokian eta handik apurka-apurka Txorierrira joango gara. Ibili ostean, bazkaria egingo dugu Txorierrin, Zamudioko "Zortzi" jatetxean. Bazkalostea animatzeko, Joseba Tapia izango da "Agur Intxorta Maite" kontzertuagaz.
Izena eman behar da Tximintxen betiko bideak erabilita (edo Txorierriko beste euskara elkarteetan).