“Zorion perfektua” Derion

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2009ko aza. 13a, 00:00

Asteburu honetan “Zorion perfektua” euskarazko pelikula izango dugu Derioko Gurea zinema aretoan. NOIZ: Azaroaren 14an, 20:30ean eta azaroaren 15ean 19:30ean.
IZENBURUA: “ZORION PERFEKTUA” ZUZENDARIA: Jabi Elortegi (Bermeo, 1969) GIDOILARIA: Anjel Lertxundi (eta beste). AKTOREAK: Anne Igartiburu, Aia Kruse, Alberto Berzal, Felix Arkarazo, Elena Irureta, Zorion Eguileor, Amaia Lizarralde,… IRAUPENA: 90 min. ESTREINALDIA: Donostiako zinemaldian.
TRAILERRA: Donostiako Zinemaldia estreinatu zen Jabi Elortegi bermeotarrak zuzendutako film hau. Anjel Lertxundi idazle oriotarraren izen bereko nobelan oinarrituta dago eta protagonista nagusia Anne Igartiburu da.