Aduna: euskararen herriak ezagutu

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2010ko api. 13a, 00:00

Gipuzkoan hasiko dugu bira, Beterrin. Aduna herri txikia da, 350 biztanlekoa. Andoain eta Billabona artean dago, Zizurkil eta Asteasutik gertu. Donostiatik 18 kilometrotara dago Aduna. Deriotik joateko biderik laburrena A8 autopistatik da. Zarautz pasatuta, N1 errepidea hartu Gasteizerako norantzan. Andoain pasatuta Andoain-Aduna izeneko irteera du autobideak. Herri gune txikia du Adunak. Bertan daude udaletxea, frontoia, taberna-ostatua, soziedadea eta eskola. Dena eskura. Hala ere, betidanik izan du Adunak herri izaera gotorra. Izan ere, Tolosa eta Donostia artean ibili da urteetan, XIX. mendearen amaieran independentzia lortu zuen arte. Ikustekoak baditu Adunak. Herriguneaz gain, baserri ederrak ditu herriak. Mendi bueltak ere egin daitezke Adunatik bertatik. Ez dira oso gogorrak, edonork egiteko modukoak dira. Interesgarriena Belkoain mendiko igoera da. Hala ere, beste batzuk dira Adunaren berezitasun nabarmenenak. Negu partean Adunan dauden sagardotegi biak, Zabala eta Aburuza, Aburuza eta Zabala. Eta uda partean AEK-ko barnetegia eta Adunako jaiak, abuztuaren 15ean. Eta jaietan batez ere oilasko jokoa. Zer da oilasko jokoa? Herriko gazteak baserriz baserri ibiltzen dira oiloak jasotzen, mozorrotuta. Behin baserri guztiak bisitatuta, herriko plazara itzultzen dira. Bertan oilasko guztiak jarrita, herriko gazteak begiak estalita, oilaskoak akabatu behar dituzte igitaikada bakar batekin. Ondoren, oiloekin herri bazkaria egiten da herrian. Informazio praktikoa: - Non lo egin? Zabale nekazal-turismoa: http://www.nekatur.net/zabale Uztartza ostatua: 943 693 481 Herriko plaza - Non bazkaldu/afaldu Aburuza sagardotegia: http://www.sidrasaburuza.net/index_euskera.htm Zabala sagardotegia: http://www.rzabala.com/esk/presentacion.htm Benta jatetxea: 943 693 094 Elbarrena 30. Parrilla eta arroza txirlekin. Edukiera: 50 pax Urritza jatetxea: 943 693 396 Urtaki industrialdea. Eguneko menua. Edukiera: 150 pax. Uztartza jatetxea: 943 693 481 Herriko plaza Inguruetan zer egin: * Leitzaran haranean ibilaldiak eta ondarea * Zizurkil herria * Tolosaldea - Informazio gehiago Adunari buruz: * Udala * Wikipedia * Tolosaldeko hitza * Aiurri herri aldizkaria * Euskararen normalizazioa Adunan

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).