Literaturia motorrak berotzen

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2010ko api. 15a, 00:00

Aurten ere, LITERATURIA euskarazko literaturaren inguruko jardunaldiak izango dira Larrabetzun ekainaren 4, 5 eta 6an. Aurten ere, apirila eta maiatzean, Larrabetzun, Txorierrin, Bizkaian eta Euskal Herrian literaturia motorrak berotzen joango da. Hona hemen apirilerako prestatu direnak: * Apirilaren 12-16: Yolanda Arrieta idazketa tailerra emoten dabil Larrabetzuko eskolako 5.mailako umeari. * Apirilaren 15a: Ruper Ordorikaren kontzertua Lezamako frontoian 22:30etatik aurrera. ZORRIZKETANen 11 urteak ospatuteko be aprobetxatuko dogu. Sarrera 10€. * Apirilaren 17an: LITERATURA ESKOLAk antolatuta, Itxaro Bordak Allande Oihenarti buruzko eskola arteztuko dau, Oreretako Mikelazulo elkartean goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara. * Apirilaren 22a: Eider Rodriguezek KATU JENDEA liburua aurkeztuko dau 20:00etatik aurrera Larrabetzuko Anguleri kultur etxean. * Apirilaren 28an: Raul Zelik idazlearen LAGUN ARMATUA liburuari buruzko solasaldia egingo da 19:00etatik aurrera Basauriko Euskarabila elkartearen lokalean. Moderatzailea Harkaitz Cano izango da eta Edorta Matauko eta Petra Elser itzultzaileak arituko dira berbaz. * Apirilaren 30ean: Txorierriko Berbalagunek antolatuta, BIKO TEATROAk Larru haizetara eskainiko dau Larrabetzuko HORI BAI gaztetxean gaueko 22:30etatik aurrera.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).