Aurton ere gura duzu?

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2010eko irailaren 27a



Zuk ere gura duzu? Pote bat hartu, gurekin gelditu, parkean ibili, kirola egin, jende berria ezagutu… EUSKARAZ! Hauxe da zure aukera!

ZATOZ BERBALAGUNERA!

- Nahikoa da astean ordu bete libre izatea.
- Euskaraz berba egin gura duen jendearekin elkartuko zaitugu talde txikietan (3-7 lagun).
- Zuek erabakiko duzue non, noiz eta zertarako bildu: kafetxoren bat hartzeko, ibiltzera joateko...
- Ez dira klaseak, helburua euskaraz berba egitea da.
- Modu erraz eta naturalean, zure euskara hobetuko duzu.
- Euskaldun gehiago ezagutuko dituzu.


Gainera, beste talde batzuk ezagutzeko, ekintza mordoa antolatzen dugu ikasturtean zehar.

ANIMA ZAITEZ!

Izena emateko: txorierri.berbalagun[abildua]gmail.com edo 635.75.35.95 telefonoan.