D5K. Marokora kotxez

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2010ko urr. 26a, 00:00

Txepetxa AEK euskaltegian Oihane Goienetxeren (eta Mikel Ozaitaren) txanda izan da. Euskal Herritik kotxez irten eta Algecirasera heldu ziren gauez, handik ferriz Sebtara (Ceuta) pasa ostean, goizean Marokoko muga gurutzatu zuten.
Lehenengo egunak Chefchauenen, batez ere hiriko medina ezagutuz. Bertatik Fes hiri inperialera, bere medina laberintikoan zehar ibili eta gremio ezberdinen lana ikusi (alfonbragileak, oihalgileak, zeramikagileak, larru-tintatzaileak...).
Desertua dastatzeko Festik Erg Chebbi-ko dunetara joan ziren eta gau bat dunetako kanpamenduan pasatu, bertara gameluz joan ostean.
Hurrengo egunak Todra ibaiaren zintzurra eta inguruak, Ouarzazate probintziatik pasatu eta Marraquechen Djemaa el Fna plazako giro bizia ezagutu beharreko lekua da iluntzean.
Kostan Essaouira herri arrantzalera heldu eta herrian, portuan eta hondartza inguruko paseoan bueltaka ibili ostean portu alboko postuetan arrain eta marisko freskua afaltzea aukera ona da.
Etxera bueltatu aurreko bi egunak Asilah herrian eta alboko hondartza zabalean atsedena hartzea ere ez da plan txarra.
Kontatu digutenez bidaia osoan zehar euskaldun pilo batekin egin zuten topo, baita gaur egun hemen bizi diren marokoar batzuk eta euren familiak ere. Eta zelan ez, marokoarrekin eurekin ere hitz egiteko aukera izan zuten, haien kontuak entzun eta gureak kontatu.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).