Aitziber Mugarrak itxi du 2010eko D5K hitzaldi zikloa, Tisana tabernan. Islandiako misterioak deskubritzera gonbidatu gaitu Aitziberrek.
Haurtzarora bidaia egitea bezala ei da Islandiara joatea. Naturaren indarrak markatzen ditu Islandiaren bizimodua eta bizibidea. Geiserrak, sumendiak, ur jauziak ... denetarik du Islandiak, baita Europako glaziarrik handiena ere.
Eta Europa aipatuta, Islandia Europa da baina ez da ohikoa den Europa. Islandia txikia da, oso, eta populazioa hiriburuaren inguruan batzen da batez ere. Uhartearen beste lekuetan oso jende gutxi bizi da.
Eta bitxikeriak ere kontatu dizkigu Aitziberrek. Plastikozko diruarekin funtzionatzen du herri honek: leku guztietan ordaindu dezakegu txartelarekin, baita mundutik urrutien dauden kafetegietan ere. Hotelak ere bitxiak dira. Islandian udan hotelak direnak, urtean zehar institutuak dira.
Baina Islandia batez ere natura da, natura basatia. Sumendiak, geiserrak eta ur jauziak. Eta txiki sentitzen zara. Eta amets egiteko ateak eta leihoak zabaltzen dizkizu. Harrietan aurpegiak ikusten dira, gnomoak eta trolak imajinatzea erraza da ... abenturarako eta amets egiteko leihoak zabalik daude gure Islandiatxoan.
Eta jolas egitea. Eta bustitzea. Eta gozatzea. Islandia hori dena da, eta beste mila gauza gehiago. Gomendio bi eman dizkigu Aitziberrek amaitzeko: hara joatea merezi du eta hara joatea merezi du. Baina, hori bai: orain momentu egokia da (krisia dela eta, prezioak dezente jaitsi dira) eta joatekotan, argazki kamara ondo hornitua eraman (txartelak, bateriak kargatzeko gailuak, ...).
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).