Ortzi Garitano, bosgarren Igorren

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2010ko aza. 3a, 00:00

Domekan 570 lagun batu ziren Igorreko kiroldegian. Han giro beroa izan zen nagusi, izan ere, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa egin zen. Saioa Miren Amurizak irabazi zuen. Ortzi Garitano Derioko Bertsolariak ere hartu zuen parte kanporaketan. Derioztarra bosgarrena lotu zen.
Garitanok puntuazioaren arabera badu finalaurrekoetara joateko aukera. Hori datorren domekan jakingo da azken kanporaketa izan ondoren.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).