Euskara elkartea sortzen ari dira Sondikan

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2011ko urt. 28a, 01:00

Albiste pozgarria duda barik.

Aspalditik azaldu dute sondikoztarrek euskara elkartea sortzeko gogoa. Izan ere, herrian euskaldun kopuru altua egon arren, erdara da nagusi ohiko harremanetan, ekintzetan eta abarreko egoeretan. TOTOAN Txorierriko euskara elkarteen federazioa herritar talde batekin harremanetan jarri eta hainbat bilera egin dituzte, euskara elkartea eratzeko asmoz. Bilerak erabat arrakastatsuak eta parte-hartzaileak izan dira, eta sondikoztarrek oso pozik hartu dute ekimena. Horrela, bada, euskara elkartea sortze prozesuan dago eta egitasmoari azken ukituak ematen dabiltza sustatzaileak. Sondikako euskara elkartearen partaidea izan nahi duenak telefono honetara dei dezake: 635 75 35 95 (Itsasne).

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).