Badator Derioztarrak 5 kontinenteetan

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2015ko urr. 12a, 02:00

Aspaldiko ohitura jarraituz aurten ere Deriotik irten barik 5 kontinenteetan zehar bidaiatzeko aukera izango dogu. Horretarako 5 derioztar gonbidatu ditugu eta herriko leku ezberdinetan beraien bidaia kontatuko dizkigute.

Urriaren 13an, asteartez, Ane Leniz eta Aner Mentxakak "Madagaskar" erakutsiko dute.

Urriaren 15an, osteguna, Jose Angel Aurrekoetxea eta "Sardinia"ko txanda da.

Urriaren 19an, astelehena, "Kubari itzulia" emango diogu. Jon Agirre, M.Carmen Alarez, J.A.Mentxaka etaM.Carmen Pichel-en eskutik.

Urriaren 21an, Oier Mansok "Australia"ko eskola sistema izango du gogoan

eta azkenez urriaren 23an, ostirala, Aratz Astobietak "Daltondarrak Argentinan" bideoia erakutsiko digu.