Ahizta!, eskerrak erasoen kontrako protokoloa sortzen lagundu duzulako; haren aldeko apustua egin duzulako; brigada feministan parte hartu duzulako, brigadaren zapia txiste matxistetatik defenditu duzulako; jaietan, zapatuan gertatu zen indarkeria-erasoa konpontzen ahalegindu zinelako; herriko puntu beltzak zehaztu eta seinalatu dituzulako; beste emakumeei laguntzeko prest egon zarelako, hiru egunean, egunez eta gauez era arretatsuan... Gure "ahiztatzea" hasi, hazi egin da, eta Zamudioko emakumeen ahalduntzeak jada ez dauka atzera bueltarik!
Eskerrak jai batzordeari ere bai, hasieratik gure proiektuan sinesteagatik; txosnetan gure ahots-iragarkiak jartzeagatik eta interesagatik; udaleko berdintasun batzordeari, puntu morea diruz laguntzeagatik; herriari, kartelak eta laguntza eskatzeko telefonoa zabaltzeagatik; Emagin elkarteari profesionaltasunagatik… Jaietan, Zamudio seguruagoa, kontzientziatuagoa eta solidarioagoa lortu dugulako harro sentitu zaitez Ahizta!
Mila, mila esker more!