Asturiarrak, Euskal Herrian

Aikor aldizkaria 2013ko uzt. 24a, 09:47

Testua: Ana Mezo, irakaslea

1937an, Larrabetzun eta osterantzeko lekuetan faxismoaren kontra burrukan ibili ziranak omendu genduzan bagilaren 21, 22 eta 23an. Hitzaldia, adierazpen instituzionala, omenaldi-ekitaldia, kantaldia, gerra denporako aztarnak ezagutzeko ibilpidea eta abar egin ziran. Asturiasetik hainbat lagun etorri ziran. Euretariko batzuk, adinekoak eta burruka kontuetan eskarmentu handikoak. Nahastean, gaitero talde bat be etorri zan. Datuen arabera, Asturiasetik Euskal Herrira 20.000 lagun inguru etorri ziran. Horreetako batzuk inguruotan ibili ziran eta 14tik gora Larrabetzun geratu ziran lurperatuta. Omenaldian, egindako burrukaren balioaren aitortza egin jaken. Gerran ibilitakoen ondorengoak be egon ziran. Honeentzat garrantzitsua da sufrimentuz beteriko kapitulu honeri zelanbaiteko amaiera emotea eta tokiren bat izatea senideei agurra egiteko. Esandakoa kontuan hartuta, bi proposamen: bata, Larrabetzun, Bolunburun, jarri dan monolitoari bisita egitea. Bestea, Youtuben dagoan A golpe de tacón ikustea. Honetan agertzen diran andrazkoetariko bat joandako hilean ezagutu genduan Larrabetzun. Kartzelan takoiagaz horman joten komunikaten zan gainontzeko presoakaz.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).