Bertokoa indartuz

Aikor aldizkaria 2013ko ira. 25a, 11:32
Gurpide Larrabetzuko baserritar eta kontsumitzaileen alkarteak kanpaina bat jarri dau martxan irailean, herriko kontsumitzaileak bertoko produktuak kontsumidutera animeteko. Azken urteotan, baserritik bizitzeko gogoa daukien gazteak etorri dira Larrabetzura eta, hori dala-eta, Gurpidek herritarren in-plikazino zuzena eskatzen dau, “kontsumitzaile zein baserritarrentzat onurak baino ez dakarzan planteamentua zabaltzeko: produktu-otzarak astero ba-natzea. Izan be, sasoian sasoiko produktu freskoak, bertokoak eta era garbi baten ekoiztuak dira elikadura osasuntsu baten oinarririk sendoena”. Alkartetik azaldu daben moduan, otzaren sistemak abantailak ditu, epe ertain-luzerako konpromisoak ezarten diralako. Halan, bidezko merkataritzak onura komunak ekarten deutsez baserritarrei, kontsumitzaileei eta Naturari. Baserritarrei jagokenez, otzaren sistemak baserriko lanen antolakuntzea errazten dau eta diru-sarrera finko bat eukiko dabela jakiteak nasaitasuna emoten deutse lanagaz jarraitzeko. Era berean, eroslea ziur egon daiteke, alde batetik, baserritarrak bere beharraren truke prezio duin bat lortzen dauena, eta bestetik, bere diruaren truke kalidadezko produktuak eskuratzen dituana, behar baino gehiago ordaindu barik. Horrezaz gainera, naturari be ekarten deutso onura, bere kontsumo-ohituren bidez ingurumena zaintzea aukeratzen dauelako. “Baserrien biziraupenean inplikauz, gure paisajearen mantentzea ziurtatzeko pausoak egiten dira eta, ekoizpena eta kontsumoa toki berean egiten diranez, aurrezten dan energia kopurua handia da”. Gurpidek otzarakide egitera animaten ditu beste ekoizpen eta kontsumo-eredu baten alde dagozan herritarrak. Asteroko produktu otzara bat jasotzeko interesa dabenak www.gurpide.org webgunean sartu daitekez, izena emotea egiteko. Baserritarren azokea Bestalde, eta urtero legez, aurton be Larrabetzuko Baserritarren Azokea antolatuko dau Gurpidek. Ha domeka baten egingo dabe lehendabiziko aldiz, urriaren 20an hain zuzen be. Azokea goiz-goizetik bazkalordura arte egongo da zabalik eta hara hurbiltzen danak Larrabetzun bertan ekoiztutako produktu gozoak aurkituko ditu Udaletxeko Plazan: ortuariak, ogia eta opilak, txakolina, gaztaia, artisautzea... Horrezaz gainera, alkarteak produktu bat aukeratu dau eta modu ezbardinetan prestauko ditu, bisitariek probau daien.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).