Uriko herritar talde batek Larrabetzu Sahararekin bat kanpaina abian jarri zuen abenduaren 26an. Kanpainak janaria batzea zuen helburu, Saharara agintzeko eta herri horrek dituen beharrizanak arintzen laguntzeko. Kanpaina hasi baino lehen, AFTAL Getxoko Sahararen aldeko elkartearekin harremanetan jarri eta zein produktu mota batuko ziren adostu zuten.
Antolatzaileak oso pozik agertu dira ekimenaren emaitzarekin, izan ere, 400 kg elikagai inguru batu dute: 172 kg arroza, 132 kg dilista, 62,5 kg atuna, 51 kg azukrea eta 15 kg konpresa, hain zuzen ere. Horrezaz gainera, antolatze lanetan ere –propaganda, lokala, txandak, garraio lanak…- inplikazio itzela izan dela azaldu dute. “Horregatik, Larrabetzuko herriak emandako erantzuna eskertu eta zoriondu nahi duguâ€.
Otsailean elikagai-karabana bat Euskal Herritik aterako da Sahararantz.