Bariku honetan Berri Txarrak taldeak kontzertua eskainiko du Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Sarrerak agortu dira dagoeneko. Euskal Herrian kontzertu bi eman ostean, Lekunberriko taldeak birari ekingo dio Europatik eta Asiatik.
Beste alde batetik, Anjel Lertxundi idazlea Literaturaz berbetan izango da martxoaren 13an urian. Lertxundi Ihes betea eleberriaren gainean arituko da iluntzeko 8tik aurrera Anguleri Kultur Etxean. Ekitaldia Bihotz Bakartien Klubak antolatu du.