Udal zerbitzuetarako eraikin berria egingo du Larrabeztuko Udalak

Aikor aldizkaria 2007ko mar. 15a, 14:26
Apirilaren 2an Larrabetzuko batzoki zaharraren eraberritze lanak hasiko dira. Eraikin horretan udal zerbitzuak jartzeko asmoa du bertako Udalak. Etxeak beheko solairua eta hiru pisu ditu. Beheko solairuan 120 lagun hartzeko ekitaldi-aretoa atonduko dute, eta horrek Angulari plazatik izango du sarrera. Lehenengo solairuan medikuaren kontsulta jarriko da. Udaletxea ere konpondu behar dute, eta berritze lanak egiten dituzten bitartean administrazio-zerbitzuak eraikin berriaren bigarren eta hirugarren solairuetan izango dira behin-behinekoz. Lanak bukatu ostean, epaitegia eta gizarte zerbitzuak jarriko dituzte bertan. Igogailua ere ipiniko dute. Udalak 1.001,724 € inbertituko ditu beharretan. Beste alde batetik, eraikinaren fatxada babestuta dagoela aipatzekoa da. Ondorioz, horren estruktura eta ezaugarriak errespetatuz egin beharko dituzte lanak.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).