Liburu eta Irakurketaren hilabetea, Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2007ko mar. 23a, 14:48

Larrabetzuko liburutegiak Liburua eta Irakurketaren Hilabetea antolatuko du apirilean. Horrela, hilaren 16tik 30era bitartean irakurritako liburuak eta aldizkariak trukatzeko aukera egongo da bertan, eta, horrezaz gainera, liburu batzuk zozketatuko dituzte liburutegiaren erabiltzaileen artean. Beste alde batetik, eskolako umeekin batera ekitaldi berezi bat egiteko asmoa ere badute. Ipuin-kontalari bat eskolaraino hurbildu da goizean, eta ikasleei liburu bana oparituko die. Arratsaldean hainbat ariketa jorratuko dituzte liburu horren gainean.