Labayru Ikastegia Larrabetzuko uriaren gaineko ondarearen bilketa egiten dabil, bertako Udalaren ekimenez. Batuko den informazioa etnografikoa eta toponimikoa izango da batez ere, eta horretarako, Bizkaiko Foru Artxibategira eta Jabego Erregistrora jo dute. Datuak aztertu, mehaztu eta sailkatu ostean, on-line eskegiko dira, edozeinek kontsultatu ahal izateko.
Ikerlanean XVI-XX. mendeetako datuak jasoko dira, eta baserri izenak, baserrien deskripzio arkitektonikoak, baserri bakoitzaren lurrak, euren kopapena eta izenak eta urian gertatuko gorabeherak, besteak beste, dokumentatuko dira bertan.