Maiatzaren 6an Bizkargi Eguna izango da, eta, urtero bezala, mendi horretan Larrabetzutik, Morgatik, Galdakaotik eta hainbat herrietatik etorritako lagunak bilduko dira. Bertan atzoko eta gaurko gudariei omenaldia egingo zaie, eta egunean zehar ekitaldi sorta zabala egongo da; erromeria eta ekitaldi politikoa, euren artean. Horrezaz gainera, manifestazioa egingo dute Larrabetzun arratsaldean.