Plaka fotovoltaikoak, Larrabetzuko eskolan

Aikor aldizkaria 2007ko mai. 16a, 09:58

Larrabetzuko Udalak 54 plaka fotovoltaiko jarri ditu herri ikastetxeko teilatuan. Iniziatiba horrek helburu bi ditu: alde batetik, eguzki-energia ekoiztu eta energi kontsumoa murriztea; eta, beste alde batetik, energia garbia zelan ekoizten den herriko umeei –baita gainontzeko biztanleei ere- erakustea. Lanak apirilaren hasi, eta maiatzaren hasieran amaitu dituzte.